XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gehiengoak honela erabaki du, esaten da, etab.: biolentzia zuzengabekoa da hortaz (inmorala eta ilegala, biak izatearen zentzuan).

Arrazoi moduok asko entzuten dira egunotan.

Zuek zer deritzozue? Eta berriz ere tranparik ez dugu onartuko: bizitza sakratua da bezalako eskapabiderik alegia ez dugu ametituko testuinguru honetan: tesiaren zentzua sinplea da, biolentzia erabiltzerik ez dago demokrazian (bizitza, ordea, sakratua bada, edozein sistematan eta zirkunstantziatan izango da).

Eta berdin: Datozela Parlamentura!, eta norbaitek, zertara joan? Instituzio horiek, Trutziosko edo Treviñoko arazotxoak ezin dituzte konpondu demokratikoki Burgosen eta Kantabriaren aurka, eta Euskadiko independentziarena konponduko dute Espainia osoaren aurka!, osteratzen badigu erdeinuz, izan dezake munduko arrazoi guztia, baina orain arazoaren sentidoa ez dela efikaziarena, eutsiko diogu, baina estriktoki morala.

Efikazia ez zaigu axola (momentu honetan ez zaigu oraindik axola, metodikoki zuzen iharduteko: bestela, politikan efikazia axola ez zaiona, ez bait da tipo moralki fin bat, memela baizik).

Izan ere, egungo demokratak bere papera ez du efikazagoa bezala jokatu nahi izaten, baina moralagoa bezala.

Demokratarentzat (bere) demokrazia morala da.

Haren edonolako etsaiak inmoralak dira.

Paper hori jokatzen da behintzat.

(Paper hori demokrazian beharrezko joko politiko maltzurraren parte bat bilakatuta egon ahal izatea bera, orain ez doakigun arazoa da).

Hau da, Zesarraren emaztea onesta izatea, problema morala da.

Baina jendaurrean onesta ematea, problema politikoa da.

Demokraziari (politikari: ikus bedi Machiavelli arazo honetaz) ez zaio axola problema morala, itxurarena baino.

Halere guk orain sentido moralean galdetzen dugu biolentziaren zilegitasunaz.

Demokrazia ez dela beste edozein sistema baino moralagoa.

Ez dut ezagutzen Miranderen testurik, egia esateko, zuzenean problema honi buruz.

Uste dut, gainera, egiago esateko, posible ere apenas litzatekeela gisa horretako testu bat haren pentsaeraren logikan.

Baina, orainetik harantz, Mirande ulertu nahi badugu, geure arazo eta galderetatik daukagu hasi beharra; eta, beharbada gaur eguneko kezka horiek berak hobeto ulertzeko, izan dakiguke zimiko horiek bere denboran batere sentitu gabeko Mirande bat oso lagungarria.